Castellano  |  Euskara
NORTZUK GARA

Altsasuko Mendigoizaleak taldea 1977. urtean sortu zen Gure Etxea-koari segidan emanez. Helburu zehatz batekin sortu zen, mendira irteerak egiteko, alegia.

Denbora honetan guztian mendiko irteera andana egin dugu, baita martxak antolatu ere (Nafarroako eta Euskal Federaziokoak eta Pirineoetako lan Erkidegokoa).

Urte hasieran mendi irteerak biltzen duen egutegia egiten dugu.

Ondoko hauek azpimagarrienak dira.

• Bargagaineko Gurutzera igoera: urtarrileko lehenengo igandean.

• Lakuntza-Amezketa ibilaldia.

• Ziordia-Ekala kontrabandisten bidea. Honek, Ameskoako mendi taldearekin harremana sortu du.

• Kodeseko santutegia-Olazti ibilaldia.

• Club-eko finalista, Bargagaineko Gurutzearen igoerarekin batera antolatzen dugu.

• Ilarduia-Erkuden ibilaldia bertako erromearekin bat eginez.

• HIRU MENDIZERRAK.

Igandero, goizeko 08:00etan “Altsasuko Mendigoizaleak” egoitzatik abiatuta mendi irteerak egiten ditugu. Bazkaltzeko bueltan izaten gara, goiz ederra pasa dugunaren sentsaziarekin.

Pirineotara maiz joaten gara, erakarpen berezia baitu, eta badirudi behin eta berriro joan arren ez duzula bere osotasunean ezagutzen.

Mendi irteera hauekin gure ingurua ezagutu eta ezagutaraztea da, askotan duguna ez baitugu behar bezala ezagutzen e zeta baloratzen ere.

Aralar, Urbasa, Urbia, Lokiz, Kodes, Andia, Altzania, txoko, historia, fauna, flora, leize eta abarrez beterik daude, eta hau guztia autoz ere erraz egin daiteke.

Kultura mailan, ferietako Argazki Rallya antolatzen dugu. 1984. urtetik egiten da. Hala ere bestelako Argazki Rallya egiten hasi gara, teknologia digital berria erabiliz.

Argazkilaritza digitala, gps orientazio sistema berriekin nahastuta mendizaletasunaz gehiago gozatzeko aukera dago.

Sistema moderno hauen inguruan beti bada adiskide bat laguntzeko eta zurekin praktikatzeko prest dagoena.

ALTSASUKO MENDIGOIZALEAK GURE INGURUAZ DISFRUTATZEKO DUGUN PRIBILEGIOAZ PARTE ZUZENA IZAN NAHI DU.

ZAIN EZAZU INGURUTZEN GAITUEN PARADISUA.

Aldor Internet-ek garatutako webgunea